Web gune honen funtzionamendu zuzenerako zure izan behar duzu aktibatutako Javascript.
Si zure mezu hau ikusten ari zara Javascriptaren aukera zure nabigatzailean desaktibatutakoa dagoela esan nahi du.

Pribatutasun politika

Lege-ohar honen bitartez, ALSA GRUPO, S.L.U. enpresak, Madrileko Miguel Fleta 4 kalean 28037 postakutxan, helbideratuta, bere web orrialdeko erabiltzaileak, bere pribatutasun eta izaera pertsonaleko datuak babesteko politikaz informatzen ditu, erabilzaileek erabaki dezaten, askatasunez eta borondatez, eskatu ahal zaizkien datu pertsonalak eman nahi badituzte, bere eremuko garraio eta logistika empresak (ENPRESAK hemendik aurrera) direla eta, bide hau erabiliz.
Zentzu honetan, erabiltzaileak bere informazio pertsonala eman ahal izango digu bere borondatez, bai web-eko sail desberdinetan agertzen diren datu-orrien bidez eta baita dauzkagun posta elektroniko helbideen bidez ere.
Datu pertsonalak babesteko Abenduak 12ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, formulario honen bitartez jarri dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batetan sartuko ditugula, ondoren erabilli ahal izateko. Web orrialde honetako posta elektroniko eta formulario ezberdinen bidez hornitutako edozein datu personal bidaltzean, datu hauen prozesaketa onartu eta baimentzen dituzula esan nahi du, pribatatasun politikan ezarritakoaren arabera. Jasotako datu pertsonalak, prozesaketa jasoko dute, bai automatizatuak eta bai era arruntean, eta gehituta eta mantenduak izango dira alde batetik, ALSA GRUPO , S.L.U.ko, eta bestetik ENPRESEN fitxategietan. Hauek, izango dira dagokien Fitxategien Erantzule, guztiak inskribatuta egonik Datuen Babeseko Erregistro Orokorrean. Datu pertsonalen bilketa-formulario bakoitzean, adierazten da, kasu konkretu bakoitzerako, no redo nortzuk dira Fitxategien Erantzule.
Orokorrean, datu pertsonalen bilketak eta tratamenduak ondorengo helburuak izaten ditu: erabiltzailearekin harremanetan jarri, berak bidalitako zalantzak, iruzkinak, arazoak eta iradokizunak egoki erantzun eta burutu ahal izateko; administrazioko lan arruntak aurrera eraman ahal izateko; on line bidezko txartelen erosketa ondo burutu ahal izateko, une horretan eskeintzen diren leialtasun txartelaren izen ematea, aldaketa edo ezeztapena kudeatu ahal izateko; erabiltzailea, bai posta elektronikoaren bidez edo beste edozein moduren bidez ALSA GROUP, S.L.U-rekin eta berekin loturik dauden garraio enpresekin erlazionatuak dauden berri eta zerbitzuen jakinaren gainean jartzeko (kasu honetan txartel honen kudeaketa egokia egiteko); eskeinitako hezkuntza saioetan erabiltzaileak parte hartu ahal izateko aukera emateko eta langileria aukeratzeko prozesuetan ere parte hartu ahal izateko.
Promozio edo publizitate helburuak dituzten datuen tratamenduetarako, erabiltzaileari datu pertsonalen datu-orri bat bidaliko zaio, eta era berean, honi bere aurkakotasuna eman nahi baldin badio ere, hau ezeztatzeko prozedura erraz eta dohaineko bat eskeiniko zaio.
Eskeintzen dizkiguzun datu pertsonalen jasotzailea, kasu horretan dagokion Fitxategi Arduradun enpresa izango da, kasu bakoitzean zehazki azalduko diogularik erabiltzaileari zein edo zeintzuk izango diren datu horien hartzaileak. Horrela, hartzaile hauek, emandako datu hauen erabilpenarekin, bezeroen konfidentzialtasuna mantentzearekin eta hauek, dagokien helburuetarako erabiltzearekin konprometituak egongo dira.
Halaber, c.v.-arekin erlazionatutako bidalitako informazioarekin erregistratutako erabiltzaileei hurrengoa adierazten zaie: beraien datuak ENPRESEI eman ahal zaizkie hautaketa prozesua egokiro egin ahal izateko. Datuak bidaltzearekin erabiltzaileak datu-pertsonalen prozesaketa onartu eta baimentzen du aipaturiko helburuarekin.
Era berean, webaren bidez txartelak erosten dituzten erabiltzaileei jakinarazten zaie, azken erosketan konpainiak eskainitako aseguru gehigarria kontratatu duten pertsonek aukera hau markatua izango dutela web bidezko ondorengo erosketetan besterik adierazi ezean. Hala ere, hau aldatu nahi dutenek aukera izango dute erosketaren unean koadro honi marka kentzeko eta seguru hau berriro ere ez kontratatzeko.
Posta elektronikoaren bidez datu pertsonalak bidaltzen badizkiguzu, hauek tratatzeko baimena ematen diguzula ulertzen dugu. Hauek publizitaterako erabiltzearekin ados ez bazaude, datu bilketa bakoitzean opzio hau ezeztatzeko aukera izango duzu, baina hau egin ezean, baiezkotzat hartuko dugu zure datu bidalketa.
Gainera, Norberaren Datuen Babespenerako Legearen arabera, zure ideologia, sindikatu afiliazioa, erlijio edo sineskerarekin erlazionaturiko ezer agertzen badiguzu, datu hauek tratatu ahal izateko, zure baimena zehazki horretarako eta idatziz eman beharko diguzula jakinarazten dizugu. Era berean, erabiltzailearen arraza, osasuna edo bizitza sexualarekin erlazionaturiko datuak tratatu ahal izateko, honek baimen zehatz bat eman beharko digu. Zuk apaturiko baimena ematen ez baldin badiguzu, erreferentzitutako datuak automatikoki ezabatuko ditugu.
Beste pertsona batzuei erabiltzailearen datuak eman beharreko kasuan, hau jakinaren gainean jarriko dugu une bakoitzean, gaur eguneko araudiak eskatzen duen bezala, honen aurkakotasuna azaltzeko aukera izango duelarik erabiltzaileak.
Edozein erabiltzaile erregistratuk, edozein momentutan, datu babespenerako legearen arabera, aukera izango du bere datu pertsonalen tratamenduaren baimena ezeztatzeko.
Gaur egungo araudiak esaten duen arabera, datu pertsonalen sarrera, aldaketa, ezeztapen eta aurkakotasun eskubidea eduki ahal izateko, eskaera bat bidali beharko duzu horretarako jarri dugun posta elektronikora: ajuridica@alsa.es , edo ondorengo helbidera: ALSA ERAKUNDEA, Dpto. Asesoría Jurídica (Lege Aholkularitza Saila), Espíritu Santo Poligonoa, Irlanda kalea, 5, 33010, Oviedo. NANaren fotokopia edo balio bera daukan beste dokumentu bat bidali beharko duzu zure nortasuna ziurtatu ahal izateko.

Edozein kasutan erabiltzailea, berak emandako datuen egiatasunaren arduradun izango da, ALSA GRUPO, S.L.U. taldeak eskubidea izango duelarik datu faltsuak eman dituen edozein erabiltzaile, erregistraturiko zerbitzuetatik kanpo uzteko, Legearen arabera aurrera eraman ahal izango dituen ekintzez gain.
Erabiltzailearen ardura izango da bere datu pertsonalei buruzko edozein aldaketa Tratamenduko Arduradunari jakinaraztea.
ALSA GRUPO, S.L.U.-k momentuko araudiak eskatzen duena beteko du, datu pertsonalak jaso zireneko helburuetarako jada beharrezkoak ez diren datuen deuseztapenari dagokionez. Informazio hau blokeatu egingo du eta datuen tratamenduak ekar ditzaken errespontsabilitateak betetzeko erabilia izango da, errespontsabilitate honek irauten duen epearen bitartean soilik. Behin epe hau agortu denean, informazio hau guztiz deuseztatuko da metodo ziurren bitartez.
14 urte baino gutxiagoko haurrek ezin izango dute inongo datu pertsonalik bidali beraien gurasoen edo ordezkarien baimenik gabe. ALSA GRUPO, S.L.U. ez da 14 urte baino gutxiagoko haurrek, beraien gurasoen baimenik gabe bidalitako datuen erantzule izango.
ALSA GRUPO, S.L.U.-k legalki beharrezkoak diren datu pertsonalen babespenerako segurtasun neurriak hartu ditu tratatutako informazioaren funtzioan, eta gainera, beste bide eta neurri tekniko batzuk hartu ditu datu hauen aldaketa, galtzea, tratamendua edo baimendu gabeko sarrera galerazi ahal izateko. ALSA GRUPO, S.L.U.-k, Internet bidez bidalitako datuen konfidentzialtasuna eta informazioaren segurtasuna ziurtatzen duten neurriak hartu dituela bermatzen du. Horretarako, Secure Socket Layer (SSL) segurtasun teknologia erabiltzen du, sistema honek bidaltzen diguzun informazioaren zifratua onartzen duelarik, horrela, bere irakurpena galerazten du hau desegokiro bidean atzematen den kasuetan ere. ALSA-ren zerbitzaria ziurtatua dago, beraz edozein igorpen egin aurretik, bere nabigatzaileak ALSA-ren nortasuna konfirma dezake. Ziurtagiri honek bere datuak bidaltzen ari den helmugako ordenagailuaren nortasuna bermatu dezake. SSL segurtasuna operatiboa dagoela antzeman dezake nabigatzaile gehienetako beheko ertzean agertzen den giltzarrapo baten ikonoarekin. Ikono hau sakatzen baduzu, segurtasun konexioarekin erlazionaturiko ziurtagiria azalduko da. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak kontutan izan behar du interneten egon daitezken segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak.
Web honetara sartzeak cookie-en erabilpena ekar dezake. Cookie-ak, erabiltzaile bakoitzak bere nabigatzailea erabiltzen duenean, bertan gordetzen diren informazio kopuru txikiak dira, horrela aurrerago zerbitzariak hainbat informazio gogoratu ahal izango dituelarik. Informazio honek, zu erabiltzaile zehatza bezala ezagutzen uzten du eta zure lehentasun pertsonalak gorde ahal izango ditu, informazio teknikoa esaterako, eta baita bisitak edo bisitatzen dituzun orri zehatzak ere.
Cookie-ak jaso nahi ez dituzten erabiltzaileek edo hauek ordenagailuan gordeak izan baino lehen, jakinaren gainean jartzea nahi duten erabiltzaileek, beraien nabigatzailea horretarako konfiguratu beharko dute.
Interneteko atari honek, enpresarekin erlazionaturiko beste web gune batzuen estekak azaltzen ditu.
ALSA GRUPO, S.L.U.-k bere eskubidea gordetzen du momentuko Pribatutasun Politika aldatzeko, hau lege berrietara edo jurisprudentziara moldatu ahal izateko. Kasu hauetan, orri honetan bertan azalduko ditu erabakitako aldaketak, zentzuzkoa den epe batekin.
ALSA GRUPO, S.L.U.-k beharrezko errekurtso teknikoak eskeiniko dizkie erabiltzaileei aldez aurretik, hauek Datu Babespeneko Pribatutasun Politika honetara sartzeko gai izan daitezen, eta baita informazio testuetara sartu ahal izateko ere. Web orri honen bidez eskatu daitezken datu pertsonalen tratamendurako baimena lortzeko orriak ere eskeiniko zaizkie hemen.
ALSA GRUPO, S.L.U.-k bere web orriko datuak ezagutzera ematen dizkie bere erabiltzaileei, enpresaren gardentasuna erakutsi nahian eta posta elektronikoko eta informazioko gizarte zerbitzuen 34/2002 Legeko 10. artikuluak eskatzen duen bezala:
Izen soziala: ALSA GRUPO, S.L.U.
Helbide soziala: Madril, Miguel Fleta kalea, 4.
Kontaktu helbidea: Oviedo, Espíritu Santo Poligonoa, Irlanda kalea, 5, 33010, Oviedo.
I.F.K. zenbakia: B-82059478
Inskribapen datuak Merkataritza-Erregistroan: Madrilgo Merkataritza-Erregistroan inskribatua 13281 Liburukia, 119 Folioa, M-215156 Orria.
Posta elektronikoa: ajuridica@alsa.es

@ALSA Grupo S.L.U. I.F.K. B-82059478 | Miguel Fleta kalea 4, 2 28037 Madril | Erregistro datuak: Madril (Espainia)| 13281 Liburukia, 119 Folioa| M-215156 Orria